Etiketak

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

Laborategian ibili gara!!!!

Egun, airearen inguruan lanean gabiltza. Horretarako,  bi esperimentu egin genituen, ikerkari gisa!!! Laborategian izan ginen eta bertan, aireak berotzean edo hoztean duen joera ikusi genuen.




                                                                  Laborategiko argazkiak

2018(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena

Giza Eskubideen Zinemaldia



Atzo LH 1, 2 eta 3 Victoria Eugenian izan ginen, Giza Eskubideen zinemaldian
"Paddington 2 " filma ikusi genuen. Hunkiturik atera ginen bertatik, oso polita iruditu zitzaigun. OSO GOMENDAGARRIA!



2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

Arritxulo 2018 bideoa

Herri Ametsa ikastolako LH3 eta LH4.mailako lagunak Arritxulon pasatako 2 egun zoragarrien bideoa duzue hauxe. Mendian ibili, euskal jolasak, eskalada, altxorraren bila, gaubela, disko-festa... Ekintza ugari eta harremanak sendotzeko aukera aparta. 
Ederki pasa genuen!

2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

Uraren eguna

Uraren eguna ospatzeko, urdinez jantzi ginen atzo eta Somaliako haurrek egin behar dutena hausnartu genuen. Hauek 10-50 km oinez ibili behar dira ura lortzeko, baina ur hori ez da edangarria. Guk, berriz, ur edangarria dugu, ALTXOR HANDI BAT!  Zer egin dezakegu haiei laguntzeko?








2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

Uraren Eguna 2018

Aurreko astean, hirugarren mailakoak A├▒arbeko urtegira joan ginen. Izugarrizko eguraldia izan genuen eta primeran ibili ginen! Uraren garrantziaz jabetzeko irteera izan zen.
Gaur uraren eguna ospatu dugu,gela bakoitzak bere ur tanta egin du eta bertan mezuak idatzi uraren erabilera egokia bermatzeko.




2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

* Txinako aurkezpena *

Txinaren inguruan ikasi dugun guztia lehenengo mailakoei azaldu diegu!








Azoka solidarioko argazki gehiago!